Descripción
TAILERRAREN ASTEKO PLANA:
- 9:00-11:00: ONLY UP proiektua UNITYn.
- 11.00-11.30: Hamaiketakoa eta hainbat joko kanpoan.
- 11.30-12.30: ONLY UP proiektua UNITYn.
- 12:30-13:30: Askotariko proiektu teknologikoak (AUKERAKOA) Bestela proiektu nagusiarekin jarraitu dezakegu
- 13:30-15:00: bazkaria eta jarduerak (prezio gehigarria: 90 euro). IKUSI BEHEAN
TAILERRA: ONLY UP UNITY-N
Tailer honetan ONLY UP bideojokoaren gure bertsioa egingo dugu. 3D eraikin bat sortu, eta fatxadan parkour bat diseinatu. Parkour horrek mugitzen diren hainbat oztopo izango ditu, igogailuak, eskailera mekanikoak eta plataformak gailurrerako bidea errazteko.
Horretarako, Unity 3D eta Blender erabiliko ditugu batez ere. C# objektuetara bideratutako programazio-hizkuntzarekin egingo dugu jolasa. ADIMEN ARTIFIZIALEKO tresnak erabiliko ditugu, baita DISEINU eta PROGRAMAZIO prozesuak automatizatzen eta azeleratzen laguntzen diguten hainbat programa ere.
12:00etatik 13:30etara, NAHI IZANEZ GERO, proiektu ezberdinak landuko ditugu, besteak beste: Robotika, Roblox, Minecraft, Halocode, errealitate areagotua, Ozobot, CyberPI, dronak eta Micro:bit elektronika.