Descripción
TAILERRAREN ASTEKO PLANA:
- 9:00-11:00: Robotika proiektua: espazioko erronka eta suziriaren diseinua.
- 11:00-12:00: Hamaiketakoa eta jolas kooperatiboak kanpoan (ezberdina egun bakoitzeko)
- 12.00-13.30: Askotariko proiektu teknologikoak
- 13:30-15:00: bazkaria eta jarduerak (prezio gehigarria: 90 euro). IKUSI BEHEAN.
ERRONKA ROBOTIKOA: ESPAZIOKO ERRONKA
Presta zaitez Martera joateko. Robot bat eta haren akoplamenduak, besoak eta erremintak asmatu, diseinatu, eraiki eta programatu itzazu.
Komunikazioak aktibatu. Nabigatu antena parabolikora eta bultza ezazu tente gelditu arte.
Elkartu zure tripulazioa. Nabigatu ilargiko basera, jasi hegaldi komandantea eta jarri oinarrian.
MSL robota askatu. Nabigatu kraterrera eta askatu robota, bere sei gurpilak Marteren gainazalera itzul daitezen.
Satelitea jaurti.
Harrien laginak lortu. Arroken laginetara iritsi, hauek bildu eta itzuli baseko eremura.
Energia-hornidura bermatu. Eguzki plakara iritsi eta eskulekua biratu zabaldu dadin.
Jaurtiketa hasi. Jaurtiketa lekura iritsi, eta sakatu botoia suziria jaurtitzeko eta Marteko operazio base aurreratua aktibatzeko.
SUZIRIA TINKERCAD-EKIN DISEINATZEA
ESAren (Europako Espazio Agentzia) eta Airbus Fundazioaren artean sortutako eta TINKERCADekin lankidetzan egindako Autodesk MOON CAMP Hezkuntza proiektuarekin jarraitujko dugu.
Oinarrizko forma batzuk hartu (kuboa, zilindroa, esfera, sabaia, konoa, testuak, ziria, piramidea, esfera erdia, poligonoa, paraboloidea, toroidea, tutua, eraztuna,…) eta, horietan oinarrituta, mota guztietako irudi konplexuak eraikiko ditugu.
Eskalak, lerrokatzea, zentratzea, taldekatzea, hutsuneak, simetriak… bezalako funtzioek nahi ditugun helburuak lortzen laguntzen digute.
Tinkercad-ekin elementu hauetako batzuk diseinatuko ditugu: rover bat, suziri bat eta ilargi-plataforma orbital bat.
12:00etatik 13:30etara, proiektu ezberdinak landuko ditugu, besteak beste: robotika, Halocode, errealitate areagotua, Roblox, Minecraft, Ozobot, CyberPI, dronak eta Micro:bit elektronika.